Astronomia timelapsea, bitxikeri ugarirekin | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Astronomia timelapsea, bitxikeri ugarirekin

Aspaldi ez dugu hemen astronomia timelapserik zintzilikatu. Benetan merezi du Katholieke Universiteit de Leuvenko Astronomia Institutoan doktorautza egiten ari den Péter I. Pápics ikasle belga honen timelapseak. La Palmako Roque de los Muchachoseko Mercator telescopioan behatzen ari zela, timelapse honetan agertzen diren argazkiak ateratzeko aprobetxatu zuen. Timelapse ederra izateaz gai, bitxikeri ugari ageri dira bertan. Bitxikeriak komentatzen hasi aurretik, esan Mercator teleskopioaz gain Liverpool eta Isaac Newton teleskopioak ere agertzen direla.

Pápics berak youtubeko bere kanalean azaltzen duen bezala, zenbait momentu aipagarri bideoan:

– Zenbait satelite geosinkroniko agertzen dira 1:15 minututik aurrera. Zeru osoak itxuraz biratzen duen bitartean, geldirik ikusten diren argi horiek dira. Lerokaturik daude eta itzaltzen doaz, Lurraren itzalean sartzen doazen heinean. Ikusi ahal izateko, pantailaosora eta erresoluziorik handienean. Ingurua aurkitzeko, hona hemen ingurua borobilduta.

Argi zodiakala Ilargiaren argiak ostopatu arren ikusten dena. 1:06 minutuan.

– Artizarra 0:48 eta 1:00 minututan agertzen da. Merkurio,berriz 1:02 minutuan.

– Ustez Teide sumendiaren itzala dena, lainoen gainean 3:43 minutuan

Ilargi haloa 1:33 minutuan

Eta, horrez gain, sekuentzia eder mordoa, Canariaseko zeruaz gozatzeko. Laino itsasoa mugimenduan erakusten duten sekuentziak ere bereziki politak dira.

5000 argazki inguruz erabili dira timelapsea egiteko Canon EOS 7D kamera eta Canon EF-S 15-85mm f/3.5-5.6 IS USM objektiboarekin. Photoshop CS4kin egin ditu sekuentziak eta azken muntaketa iMovien.

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



febrero 2011
MTWTFSS
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28