Atzerapen txiki batekin, badoaz otsaileko zeruko bideoak.
Ipar hemisferioko zerua, 2011ko otsaila
Hubblesite taldekoen bideoa, otsailerako eta ipar hemisferiorako. Azpitituluak, beti bezala, Fernando Beltránek erantsi ditu La Costa de las Estrellas youtubeko bere kanalerako. Orión eta Canis Maiorren zentratzen da, gau hauetan ikusgai dauzkagun planetak ere aipatuz.
Hego hemisferioko zerua, 2011ko otsaila
Fernando Beltrán berak eginiko bideoa, Hego hemisferioko otsaileko zeruari buruz. Beti bezala, ipar hemisferiokoentzat interesgarria. Carina, Puppis eta Velan zentratzen da. Bukaera aldera, proposamen bat hilaren 28rako: Artizarra egunargiz ikusi, “tresna” bitxi baten laguntzaz. Kuriosoa.
Amaitzeko, Agrupación Astronómica de Huescakoek otsailerako prestatutako bideoa. Hartz Handian zentratzen. Horrez gain, ikusgai dauzkagun planetetan eta 2011rako aurreikusitadauden misio espazialei buruz hitzegiten dute.