Ilargiko bandera baten lehenengo irudia? | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Ilargiko bandera baten lehenengo irudia?

Aurreko sarrerako LROaren azken argazkiari bueltak ematen jarraitzen dugu. Estatubatuarrek Apollo 14aren ondoan utzi zuten banderaren bila, zutik geratu zena irudien arabera. Bideo honetan, 7min 40san ikus dezakezue.

Hemen berriz LROaren argazkia.

Handituz:

Bandera non zegoen jakiteko, atzoko jarritako beste irudi bat.

Hor ageri den maleta zuri hori, bertan geratu zela dirudi. Hemen duzue, despegearen fotograma honetan.

Gauza ugari airean momentu horretan, baina maleta banderaren itzalaren ondoan dagoen gauza zuria da.

Azken anpliazio honetan, eta orientazioarako argazkian ikusten diren krater pare baten laguntzaz maleta zuria aurkitu dugula uste dugu. Baina, banderaren itzala? Hor da? Ez dago garbi. Baten batek pistaren bat aurkitzen badu, bota dezala beldurrik gabe.

Temas

apollo, ilargia

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



febrero 2011
MTWTFSS
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28