Aurkitu dituzten planeten inguruan | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Aurkitu dituzten planeten inguruan

Denok izango duzue albistearen berri. Beraz horren inguruko zenbait komentario besterik ez dugu egingo, sortu den nahastea handi xamarra izan delako. Hasi gaitezen Kepler misioaren web orriari, begirada bat emanez.

¿Confirmed Planets: 015? Ez ziren ba 1200? Ikus dezagun orain.

Hau da, 1235 planeta posible aurkitu dituzte. Zientziataz ari gara eta aurkikuntza berriak konfirmatu egin behar dira, gauza bera beste behatoki batzuetatik ikusiz, adibidez. Ez da erraza Kepler ontziak egiten duen lana. Sinplifikatuz 30 minuturo …¡156.000 izarren argazkia ateratzen du! Argazkiak konparatuz, distira aldaketa txikiak aurkitu behar dira, izarraren aurretik planeta bat pasa delaren seinale izan daitekeena.

Zeruko ingurune konkretu bateri begira dago, denbora denean Kepler begira Zisnearen konstelazioko ingurunea da, udako triangeluaren alde baten gainean dagoena. Gure buru gainean egoten da zeruko zati hori udako gauen erdialdera.


Gauzak garbi. Gizaki bezala gehien interesatzen zaiguna Lurra bezalako beste planeta batzuk aurkitzea da, hau da, tamainaz gure planetaren antzekoak direnak eta izarreko bizitzeko aproposa den zonaldean daudenak (hau da, ur likidoa izateko behar den tenperatura duena) Horrelako zenbat daude planeta posible berri horien artean? Eta, interesgarriena, emaitzak galaxia osora extrapolatuz, Esnebidean zenbat “Lur” daudela suposatzen du horrek?

Microsiervosen egin dute kalkulua. 1200 inguruko planeta posible horien artean “Lur” aurkitu daude. Keplerrek galaxian dauden izarretatik milionesima bat besterik ez dituela ikustez kontutan izanda, gure galaxian 60.000 bat Lur daudela esan nahiko zuen. Gutxitxo, agian, baldintza egokiak emanda ere, bizitza sortzea hain erraza ez dela izango kontutan izanda. Zorionez, kalkulu hauetan ez dugu kontutan izan Keplerrek inguru horretan dauden planeten zati txiki bat besterik ez dituela ikusten. Eklipse txikia detektatu ahal izateko, planetaren orbita gurekin lerrokatuta egon behar du. Hau da, inguru horretan benetan dagoen planeta kopurua askoz ere handiagoa da.

Zoritxarrez, gehienetan gertatzen den bezala eta, neurri batean behintzat, NASAren komunikazio politikarez erruz, Kepler-11 izeneko sistema horretan fijatu dira gehienak.

Sistema kuriosoa da, baina ez guri interesatzen zaigun horietakoa. Gertuegi daude planeta horrek izarretik eta bero gehiegi egingo du. Ezin, beraz, ur likidorik egon hor. Horrez gain, ezagutzen dugu aurretik horrelako beste sistema bat, Gliese-581 izenekoa. Dena den, harrigarriena da NASAko zientzialari batek”supercalifragilisticoespialidoso” bezala sailkatu duela aurkikuntza.Ez duzuela sinesten? Ba begiratu orri honetako bideoa . Harrigarria.

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



febrero 2011
MTWTFSS
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28