Johannes Vermeer (1632-1675) gure pintore gustukoenetarikoa da. Bere lanetik kamera ilunaren erabilpena da erakartzen gaituena gehien. Berez, ez dago frogatuta kamera iluna erabili zuenik. Datu gutxi ezagutzen dugu berari buruz (bere aurpegia ere ez dugu ezagutzen) eta 34 lan besterik ez zituen utzi.
Dena den, nahiko argi dago kamera iluna erabili zuela. Modan zegoen aparatua bere garaian. Bestalde, nahiko gertu izan zuen horrelako aparatuak egiten zituen pertsonai famatu bat, Anton van Leeuwenhoek. Mikroskopioaren asmatzailea zen Anton eta urte berean jaio ziren, Delf-en biak. Baina kamera ilunaren frogarik nabarmenena bere koadroetan dago. Badira hortik zehar horren inguruko ikerketak. Hau, adibidez.
Eta hona hemen sarrera honi titulua ematen dion lana. Astronomoa.
Vermeer lanaren inguruan idatzi beharrean, Jordi Guzmánek (Pasa la vida) Dailymotionen zintzilikatu duen Palettes, El pintor y su obra dokumental seriean Vermeeren inguruko atala jarriko dugu. Ez du hemen Astronomoaren inguruan hitz egiten, bere lan osoaren inguruan baizik. Ez dugu inoiz pintore baten lana hain ondo azaltzen ikusi. Merezi du.