Joan zen azaroaren 19an FASTSAT izeneko ontzi txiki bat jaurti zuen. Bere barnean, besteak beste, NanoSail-D izeneko misio bat: eguzki bela bat. Abenduaren 6an askatu behar zuten bela hau, baina zerbait oker joan zen eta ez zen askatu.
Ustekabean, urtarrilaren 19an askatu zen bela hau eta, aurreikusita zegoen bezala, hiru egun geroago zabaldu egin da. Beraz, hor dugu erronka berria: 10 metro karratu dituen bela onen eguzki izpien islada ikustea. 100 egun inguru iraungo du misio honek.
Hemen NanoSail-D misioaren irudikapen artistiko bat.
Nahiko aldakorrak dira belaren distirak. Oso distiratsua izango da batzuetan, 1.8 magnitudera helduz. Beste batzuetan 5.6 besterik ez.Leku ilunak behar horrelakoetan.
Gure kokagunetik noiz begiratujakiteko, Heavens-aboven begiratu, ISSaren aurreikuspenen ondoan bai daude.
Ez badakizu nola kontsultatu Heavens, begiratu hemen. ISSaren aurreikuspenak nola begiratu azaltzen du, baina kasu honetarako ere balio du.