Thierry Legault-en Discoveryren argazkia | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Thierry Legault-en Discoveryren argazkia

Hilabete batzuk dauzka argazkiak, baina ikusi gabe geneukan. Thierryren beste lan harrigarri bat. Discovery transbordadore espazialari atera zion argazkia, 2010eko apirilaren 20an, 5h37TUtan, STS-131 misio hura Floridan lurreratu baino ordu batzuk lehenago. Emmanuel Rietschekin lankidetzan.

Harrigarria zenbat detaile lortu dituen. Thiery bere web orrian kontatzen duenaren arabera, 332 kmtako altuerara zegoen Discovery momentu horretan, Frantzia iparreko heren kokagunetik 343 km. Eta 7,3 km/s abiadura erreala eta 1,3º/sko itxurazko abiadurekin mugitzen zen. Irudian eskuinera zen mugimendu hori, bere motoreekin frenatzen hasteko prest dagoelako, lurreratzeko ezin bestekoa den maniobra batean. Hone hemen Thierry beraren grafikoa, ikusten duguna ulertzeko.

Iturria: Thierry Legault personal web

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



enero 2011
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31