Wonders of Solar System seriearen lehenengo atala, mutilatu gabe | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Wonders of Solar System seriearen lehenengo atala, mutilatu gabe

Orain dela bi aste hasi zen TVE BBCk ekoiztutako Wonders of Solar System dokumentala. Igande eguerdian jarri zuten bigarren atala. Zoritxarrez, seriearen mutilatutako bertsioa jartzen ari dira.

Serie honen aldeko puntua Brian Coxek aurkezpena da. Manchesterko Unibertsitateko irakasle da Cox eta CERNko ATLAS esperimentuan egiten du lan. Pertsonai bitxia da Dare izeneko rock taldean ere partaidea izan zelako.

Mutilatutako bertsioa ematen ari dira, Cox jauna ez delako apenas agertzen TVEk ematen ari den bertsioan. Bertsio benetan deskafeinatua da. Imajinatu Cosmos, Carl Saganen aurkezpanarik gabe ikusten duzuela.

Zorionez Docucienciak Daily Motionera igo du bertsio originalaren lehengo atala, gaztelaniazko azpitituluekin. Datozen egunetan zintzilikatuko dituzte hurrengoak. Izango duzue horren berri hemen. Bitartean Cox ezda geldirik egon eta serie honen jarraipena den Wonders of the Universe serieaegiten ibili da 2010ean. 2011ko lehenengo hilabetetan programatubehar du jarraipen hau BBCk.

Tira, hemen duzue Wonders of Solar System seriearen lehenengo atala, Empire of the Sun, izenburuak iragartzen duen bezala, Eguzkira dedikatuta dagoena.

Ez dago jakiterik zenbat iraungo duen bideo honek zintzilikatuta beraz zenbat eta lehenago ikusi, hobe. Edota KeepVid edo Real Playerrakin deskargatu nahi duzuenean ikusi ahalizateko. Benetan merezi du. Ikusi eta disfrutatu.


[1/3] Wonders of the Solar System – Cap 1: Empire of the Sun
Cargado por DocuCiencia.


[2/3] Wonders of the Solar System – Cap 1: Empire of the Sun
Cargado por DocuCiencia.


[3/3] Wonders of the Solar System – Cap 1: Empire of the Sun
Cargado por DocuCiencia.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



enero 2011
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31