Desberdin ikusten da gaueko zerua segun eta nondik begiratzen dugun. Adibidea garbiena ipar hemisferiotik silik ikusi ahal dugun Ipar izarrean dugu. Ipar polora joango bagina, gure buru gainean izango genueneta handik hegora abiatuko bagina, altuera galtzen joan gozen izar hau, ekuatorean horizontean eduki arte. Zerua, nola ez, toki ber batetik, eguna eta orduarekin ere aldatzen da.
Gure Esnebidearen kokagunea eta mugimenduak ere aldatu egiten dira. Pascal Christian astroargazkilariak spacelapse izeneko web orri bikain bat du. Ez du material gehiegirik oraingoz, baina benetan ona da bertan duena. Esnebidearen mugimendutan zentratzen dira bere timelapseak bereziki. Itxurazko mugimenduak dira, noski, gure Lurra delako mugimendu horien atzean dagoena.
Bere argazki zoragarrien artean, izarren azkarnak erakusten dituen argazki hau gustatzen zaigu gehien. Australiako koraleko barrera handitik gertu dagoen Fitzroy-Islanden aterata dago. Hego hemisferioan, baina ekuatoretik gertu, hego zirkunpolar bitxi hau lortuz. Hego poloa horiontetik gertu, baina izar polarrik gabe.
Ikus ditzagun esnebidearen timelapseak.
Ulu?ru-Kata Tjutako Nazional Parkea , Australia. 2010eko irailaren 13an
Uluru (Ayers Rock) – milky way timelapse from Pascal Christian on Vimeo.
Canariaseko Teleskopio handia, España. 2010eko urtarrilaren 13an
Swabian Alps, Alemania. 2010eko abuztuaren 20an
The tree and the stars from Pascal Christian on Vimeo.
Welzheim Observatory, Alemania. 2009ko maiztzaren 13an
Ezin azkeneko biak zintzilikatu, ez bai dauzka vimeo edo youtubera igota. Roque de los Muchachosen eginikoak biak. Honetan harrigarria da zein handia den argi kutsadura. Eta beste honetan, politagoa, benetan bitxia da laino itsasoaren mugimendua.