1901etik martxan dagoen bonbilla bat dago Kalifornian. 110 urte betetzen ditu, beraz, aurten. Hemen duzue webcam baten bidez ikusgai, 10 segundotik hamar segundora eguneratzen den irudian. Irudi hau interneten bidez emititzen hasi zirenetik, 3 aldiz aldatu behar izan dute webcam-a, izorratu egin delako.
Nola da hau posible? Saltzen dizkiguten produktuek zaharkitze programatua dutelako. Saltzaileei ez zaie interesatzen produktuak betirako irautea. 100 urte irauten duten bonbillak salduz gero, laster itxi beharko zituzten bonbillak egiten dituzten zenbait lantegi.
Horrela dio teoriak. Praktikan, programatutako zaharkitze hau dela eta, zabor tona mordoa sortzen dugu gero eta sostengaezinagoa den mundu honetan.
La 2-ek, ARTE kanal frantziarrak, Televisión Españolak eta Televisió de Catalunyak ekoiztu duten Comprar, tirar, comprar dokumentala bota zuten aurrekoan. Hemen duzue ikusgai rtve-n bitartez. Bart ikusi genuen eta oso interesgarria da.
Bitxia da dokumental honek ere bere zaharkitzea programatua duela. Badirudi rtvek 2 astez besterik ez duela bere web orrian zintzilikatuta izango. Baina youtubera igo du norbaitek dagoeneko. Ez dakigu, dena den, zenbait iraungo duen hor, beraz, hobe, Realplayerrakin edo deskargatzea, nahi dugunean ikusi ahal izateko. Telebista berri asko USB sarrera dute eta han ikusi ahal dugu gero nahi dugunean. Ilegala da sarean zintzilikatuta dagoen bideo bat deskargatzea? Auskalo.