Gaur da aurreko sarreran iragartzen genuen igarotze bikoitza Jupiterren.
Gogoratu gure erlojuko 21h40tan (20h40 UT), hasten dela interesgarriena, Ganimedesen itzala Jupiterren gainean proiektatzen hasiko denean. Politena 22h08tik aurrera izango da, Ganimedes eta Io-ren itzalak Jupiterren gainean egongo direnean. 23h08tan egongo dira erdi erdian, nahiz eta une horretan behaketa egoki baterako Jupiter nahiko baxu egon.
Astrodidácticoko Raúl Martinez Moralesek honen inguruko artikulu interesgarri bat idatzi du, eta bertan jarri du hemen ipintzen dugun fenomenoaren inguruko bideo interesgarri hau. Gauaren hasieran ikusiko dugun zeruarekin hasten da, Ilargia hegoaldean eta Jupiter bere azpian. NightShadekin eginiko simulazioan, altuera galtzen joango direla ikusten da bideoaren hasieran. Jupiterren zentratzen da gero, programa hauekin planeten simulazioak egiten ditugunuen kontutan izan beharreko puntu bat azpimarratuz. Argiaren abiaduraren zuzenketa aukerartua izan behar dugu. Gertatu den zerbait ikustera goazelako, baina Jupiterretikhona argia heltzen denean ikusten duguna.
Es decir, lo que vemos es algo que ha sucedido ya, pero que vemos en el momento en que la luz llega de Júpiter a la Tierra.
Bideoarekin amaitzen dugu. Zorte on eguraldiarekin!