Ez dugu gai hau itxi nahi beste argazkiren bat zintzilikatu gabe. Thierry Legaulten argazkiaz gain, hau da gehien gustatu zaigun argazkia, benetan originala.
Hau eta beste argazki original mordoxkatxo bat duzue La mesa de luz blogean. Bertan duzue interneten ikusi dugun galeriarik ederrena
Gustuko beste Fotastro_SE korreo zerrendan ikusi dugu. José Gutiérrez da egilea eta Granadatik atera du. Gustukua dugu, bikain erakusten dituelako, eklipseaz gain, momentu horretan Eguzkiak zeuzkan beltzuneak.
Murtziako Rocío Llanosen argazkiekin emango diogu amaiera sarrerari. Meritu berezia du bere lanak, Astronomiaren munduan hasi berria delako. Eklipsearen bi argazki jarriko ditugu hemen. Kamera konpaktarekin ateratakoak dira eta lehenengoan Eguzki irteera ikus dezakegu.
Teleskopioa erabili du bigarrena ateratzeko, baina Kimera bera lari du okularrean adaptadorerik gabe, argazki hau ateratzeko. Ez da hain konplikatua astro-argazkia egitea, ikus dezakezuen bezala.