“…la filosofía ha muerto. La filosofía no se ha mantenido al corriente de los desarrollos modernos de la ciencia, en particular de la física. Los científicos se han convertido en los portadores de la antorcha del descubrimiento en nuestra búsqueda de conocimiento“
Zergatik dago zerbait eta ez ezer ez?
Zergatik existitzen gara?
Filosofoek beraien tokia galdu dute, fisikarik ez dakitelako. Unibertsoa eta naturaren ezagutzan izugarrizko saltoa eman du fisikak azken 100 urtetan eta filosofo gehienak ez dute hori jarraitu.
Ez da liburu hau hori esaten duen lehena. Eta ez dira originalak ere liburuan esaten diren gauza gehienak. Gauza berri gutxirekin dator. Zergatik gomendatu liburua orduan? Gaur egun Unibertsoaren jatorriari buruz dakigunaren laburpen ona delako, eguneratuta Hawkingen aurreko liburuekiko. Grezia klasikotik hasi eta eskutik eramaten digu, gaur egun gauden punturaino. Denok ulertzeko moduan gainera.
Hau delako liburuak duen bertuterik aipagarriena: 200 orri eskasetan eskutik heldu eta historiaren bidea jarraitzen goaz, gaur egungo fisikaren mundu harrigarri arte. Formula bat bera ere idatzi gabe. Liburua exigentea da, hori bai, ikuspuntu batetik. Noizean behin buru altxatu beharko dugu, irakurri dugunari buruz meditatzeko.
Hainbeste liburu beala zirrikitu bikoitzaren esperimentutik pasatzen da, baina ulertzeko lagunduko digun adibide batekin (hori posible balitz). Eta agian egunen batean esperimentu hori birus batekin egitea posible izango dela dio. Hori bai izango zela nobedadea,esperimentu hori bizidun batekin errepikatzea. Harrigarria den bezala botatzen duten posibilitate bat: fisika kuantikoan behatzaileak gertaerak aldatzen baditu, gertatu eta gero baita, ez dute gure Unibertsoaren behaketek errealitatea aldatuko?
Liburu honek gaur egungo fisika eta kosmologiaren panorama tristea aurkezten digu, egunen batean posible izango zela guztia azalduko zuen teoria bakar aurkitzea pentsatzen genuenontzat. M teoria deiturikoa ez da teoria bat, teoria batzuen bilduma baizik. Eta ez da oraingoz beste soluziorik aurre ikusten.
Bi gauza ez ditugu gustoko liburuan. “La teoría M es la teoría unificada que Einstein esperaba hallar“, diote. Hainbeste aldiz pentsatu dugu bidearen amaieran geundela, ez dugula ulertzen nola erortzen diren bi hauek akats berdinean.Eta liburuaren izenburua okerrekoa dela uste dugu. “Diseño”, diseñadorea inplikatzen du, justu liburuak ez dagoela esaten duena. Zertara dator orduan izenburua?
Liburuaren azken atalean hautamen askeari kolpe sendoa ematen dio, John Conwayren bizitzaren jokoarenik. Eta hitz egiten du, azkenik, Jainkoari buruz. Zer dio? Ba ezer beste batzuk hauen aurretik esan ez dutenik, baina zer dioen jakiteko, liburua irakurri beharko duzue. Tira, “El gran diseño”, mundu guztiak irakurri beharko zukeen liburua.