Jupiterrera adi | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Jupiterrera adi

Aurretik komentatu dugun bezala, Jupiterreko hegoko banda ekuatoriala (SEB) berragertzen hasita dago. Hasiera batean astrofotografoentzat bakarrik izan bazen, orain begi-bistaz ere ikusi ahal dira aldaketak, Oscar Canales kontatu digun bezala. Orain dela egun batzuk beltzune ilun txiki bat begibistaz ikusi zuen bere C11rekin, behaketarako baldintzak oso onak ez izan arren.

Azaroaren 12tik aurrera nahiko nabariak ziren aldaketak eta integralen ikurraren forma zeukan zutabe ilun bat nahiko garbia zen. Ez dago atzera bueltarik eta datozen astetan nahiko azkar joango dira aldaketak. Jesus R. Sanchez irudietan duzue “S” forma duen beltzunea.

John Rogersek aukeratu dituen irudi hauetan duzue laburtuta nola joan diren gauzak egun gutxitako epean, azaroaren 8tik 14rarteko irudiak dira.

Christopher Gorenak dira azkeneko irudi hauek. Azaroaren 23 eta 24koak. Azkar aldatzen ari dira gauzak. “S”formarekin hasi zen beltzune iluna zabaltzen doa, 24ko irudi hauetan ikusten den bezala.

Beltzune gorriaren inguruan ere aldaketak hasi dira, 23ko irudi hauetan ikusten den bezala. Beltzune sorta bat sortu da hor.

Tira, merezi du orduan Jupiter behatzea datozen astetan. Hemen dituzue Josep M. Gómez Forrelladek kalkulatutako efemerideak. Bandaren berraktibazioaren ingurunea noiz egongo den Jupiterren erdi-erdian adierazten dute. Kontuz denbora UT-tan dago eta. Gure ordutegirako, ordu bat gehitu.

2010 Nov 24 21:06
2010 Nov 25 16:57
2010 Nov 26 22:44
2010 Nov 27 18:36
2010 Nov 29 00:23
2010 Nov 29 20:15
2010 Dic 01 21:53
2010 Dic 02 17:45
2010 Dic 03 23:32
2010 Dic 04 19:24
2010 Dic 06 21:03
2010 Dic 07 16:54
2010 Dic 08 22:42
2010 Dic 09 18:33
2010 Dic 11 20:12
2010 Dic 13 21:51
2010 Dic 14 17:43
2010 Dic 15 23:30

Iturria: Fotastro_SE foroan Josep Maria Gómez Forrellad eta Jesús R. Sanchezek eginiko komentarioak.

Temas

jupiter, seb

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



noviembre 2010
MTWTFSS
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930