AZKEN ORDUKOA: Discoveryren jaurtiketa atzeratua izan da. Espektakulurik ez astebukaera honetan. Jaurtiketa azaroaren 30.erako utzi da.
Zenbait atzerapenen ostean, aurrera doa NASAk gaurko programatuta duen Discovery transbordadore espacialaren jaurtiketa.15:04 Floridan, 20:04 Euskal Herrian. Printzipioz Discoveryaren azken hegalaldia izango da eta gaurkoan R2 robota darama ISSra.
NASA TVn jarraitu ahal duzue jaurtiketa, zuzen zuzenean.
Igandean helduka da Discovery ISSra, beraz, larunbat iluntzean biak pasatzeko aukera izango dugu.
Zer ikusiko den jakiteko, hona hemen 2009ko irailean egin genuen timelapsea Discoveryakin kasu hartan ere, kasualitatez.
Bideoa ulertzeko, kontutan izan puntu distiratsu bat argi marra bat bezalaagertzen dela esposizioa duen argazki batean. ISSa Discoveryaren aurretik doa.
Gu gauden tokitik ISSa noiz ikusiko den jakiteko, begiratu blogaren sarrera honetan. Baina transbordadorearen datuak zehatzagoak dira, jaurtiketetan, NASAren beste orri honetan: Human Space Flight
Dena den, zerbait ikusteko aukera badago, bihar azalduko dugu blog honetan. Eguraldiak uzten badigu.