Ilargian talka: ikusi zena | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Ilargian talka: ikusi zena

Tira, ikusi ez zena, hobe esanda. Ikusmen handia sortuta zegoena urreko ostiraleko NASAren bi ontzien Ilargiarena urkako talkaren inguruan. Milaka pertsona elkartu ziren Estatu Batuetan hori ikusteko antolatu ziren hainbeste behaketatan. Aurreikuspenek zioten talkak sortuko zuen hauts hodeia 10” (25 cm)-tik gorako teleskopioetatik ikusteko modukoa izango zela. Argazki hau Monte Palomarreko behatokiko 5 mko teleskopioarekin atera zuten 15 segundo talka ondoren. Irudiak kalitate izugarria du teleskopioaren tamainagatik eta optika adaptatibo* izeneko teknika erabili zutelako. Erdiko toki ilun horretan erori ziren ontziak.

Ondo ikusi duzue, bai. Ez da ezer ikusten. Abisatu genuen kontu handiz hartu behar zirela aurreikuspenak, 2005eko ekainaren 4ko Deep Impact misioaren emaitza ikusi eta gero. Baina, NASAk oraingoan atera duen zalaparta kontutan izanik, zerbait ikusi ahalko zela uste genuen. Ez ba. Lurretik inork ez du ezer ikusi.

LRO ontziak, LCROSSaren atzetik toki berean erori aurretik, irudian ikus dezakezuena jaso zuen. Erdi inguruan dagoen argitxo hori da LCROSSaren talkaren emaitza.

Palomarreko argazkian non gauden jakiteko, hona hemen non dauden LROaren eskerreko argazkian dauden krater handia eta txikia.

Zenbakietara jotzen badugu, ez da hain arraroa ezer ez ikustea. Cabeus kraterra erraldoia da. 50 bat kilometroko diametroa du. Hau da, Gazteiz ertz batean ipiniz, Bilbo beste ertzean egongo zen. Ez dugu bere sakoneraren inguruko daturik aurkitu. Baina 2 eta 4 km ingurukoa izango da. LCROSS ontziak 700 bat kiloz euzkan. Idea bat egiteko, kotxe txiki baten parekoa. Oso handi azen abiadura, hori bai (2,5 km/sko). Bilbo eta Gazteiz artean kotxe bat botatzen badugu hautsa 2 kmko altuerara helduko zen? Ilargiko grabitate baxua eta han dagoen hauts finak kontutan izanda zientzialariek horrela izango zela uste zuten. Baina ez zen gertatu.

Hubble espazioko teleskopioaren argazkiak falta dira eta talkaren datuen analisi osoa. Baina guztia dezepzio handi batean geratuko dela dirudi.

Amaitzen joateko, hemen ondoan duzue Spaceweather-en ikusitako argazki bat. Talka ikusteko Estatu batuetan antolatutako behaketa publikoren batean ateratako aizan behar du. Bai xelebreak amerikarrak. Beti jantzi behar dituzte txapel barregarriren bat. Edo kartel barregarriren bat egin. Kartelena ikusten dudan bakoitzean irribarre bat sortzen didan argazki honegatik diot. Pluton planeten artean mantentzearen alde egin zuten protesta batekoa da. Ingelesez ez badakizue, “Tamaina ez da inporta” dio kartel barregarrienak. Umeak bezalakoak dira. Iruñako planetariokoek bai egin zutela kartel geniala polemika hura zela eta.

* Optica adaptatiboarekin, atmosferaren perturbazioak konpentsatzen saiatzen dira. Perturbazio horiek direla eta egiten dute dar-dar izarrak.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



octubre 2009
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031