Urriaren 29an 2003 UV11 NEO (Near Earth Objects) asteroidea Lurretik 1.9 milioi kilometrotara pasatu zen. 12. magnitudean zegoen eta itxurazko oso mugimendu azkarra zeukan, Lurretik hain gertu pasztean. Pegasusen zegoen eta 1.5º/orduko mugimendua izatera heldu zen.
2003 UV11 600 m diametroko “harritxoa” da. Interesgarria nere jarraipena, Lurrera asko gerturatzen delako. Hori dela eta, NEO bezala dago katalogatuta eta bere jarraipena jarraikoa da.
Eguraldi txarra izan genuen astebukaeran eta ezin ikusi. Baina horrelakotan, hor dago Rolando Ligustri bideoan grabatzeko eta guri erakusteko.