Jupiterren sateliteak, kamera digitalarekin | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Jupiterren sateliteak, kamera digitalarekin

Argazki kamera digital berri bat probatzen ibili naiz udan, Canon 550D. Nire 400Daren aurrean, abantail handi bat: askoz ere errazago enfokatzen da. 400Dkin gabaz enfokatzea ruletara jokatzea bezala zen. 550Dak, berriz, pantailaren bidez enfokatzeko aukera du irudia x10eraino handituz, enfokea asko erraztuz.

Froga batzukegiten ari nintzela, Jupiterrera apuntatu eta argazki bat atera nion, , sigma 70-300 objektiboarekin. Eta hona hemen emaitza. Lehenengo irudian, argazkia pantailan ikusten den bezala. %100 ipiniz, bigarrena. Hor dira Jupiterreko lau sateliteak. Harrigarria benetan. Eta, detaile bat heren aldetik, aipatzen ohi diren ordenean antolatuta: Io, Europa, Ganímedes eta Calisto.

Hemen duzue Stellarium-en irudia, une horretako posizioak erakutsiz.

Nork esango zuen, orain dela urte gutxi, horrelako zerbait kamera batekin soilik egin ahalko zela.

Timelapse batzuk ateratzen ibili naiz udan. Bideo editoreekin borrokan ari naiz orain. Badirudi tunelaren amaieran argia ikusten hasia naizela. Ea laster zerbait erakusteko moduan nagoen.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



septiembre 2010
MTWTFSS
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930