Astronomia hitzorduak, Markina eta Oñatin | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Astronomia hitzorduak, Markina eta Oñatin

Ostiral honetan, irailak 25, gure inguruko astronomi ataldeek bi hitzordu antolatu dituzte Astronomiaren urtearen ekintzen barnean.

Alde batetik, Markinan (Bizkaia), José Félix Rojas, Euskal Herriko Unibertsitatearen Grupo de Ciencias Planetarias-eko eta Bizkaiko Astronomia Elkarteko (AAV-BAE) kidearen hitzaldia: “El Universo para el aficionado”. . Hitzaldi horretan gaur egun Unibertsoaren inguruan dakigunaren berri emango du, edozeinek ulertzeko moduko eran. 20:00tan Uhagon Kulturgunean.

Hitzaldi ostean, behaketa publikoa BAEko kideen teleskopioekin. 21:30tik aurrera Iturreta auzoko San Cristóbal ermitatik (Markinatik 5 kilometrotara).

Egun horretan, 20:00-tanhasita, behaketa publikoa Oñatiko (Gipuzkoa) plazatik Ilatargi Astronomia Taldeko kideen eskutik. Behaketan Jupiter eta bere sateliteak eta Ilargiko kraterrak ikusi ahali zango ditugu. Horrez gain, saioak irauten duen bitartean ISSa bi aldiz pasako da gure gainetik. Hitz egin dugu horretaz blogean. Lehenengo aldiz 20.12tan hasiko da igarotzen. Hartz handiaren hertz bat ukitu eta Ipar izarretik oso gertu pasako da. Bigarrenez ordu eta erdi beranduago igaroko da, Lurrari bira oso bat eman eta gero. 21:48tan izango da. Hau da Oñatiko lehenengo igarotzearen mapa.

Lehengo igarotzea ez da ikusteko erraza izango, nahiko argi egongo delako. Bigarrenean, zailtasuna bere altuera baxuagatik izango da.

Animatu eta etorri gurekin astronomiaren jai hauetara!

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



septiembre 2009
MTWTFSS
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930