Saiatu zineten planetak ikusten?. Zamoran nago neu eta hemendik, zeru garbia eta horizonte laua , horrelakoak ikustea errazagoa da. Hemen atzo ateratako argazki batzuk. Ez dago Merkurio lehenengoan, oso baxu dagoelako eta ez da erraza besteekin batera ateratzea. Ea datozen egunetan.
Ezkerreko argi distiratsu biak Saturno (ezkerreen dagoena) eta Marte bestea. Izarra da inguru horretako hirugarrena, Virgoko Beta izarra. Artizarra (Venus), eskuineko argi distiratsua da.
Hemen orain Merkurio. Hain baxu dago, ez dela argazkian ikusten. Bai anpliazioan, non Regulusen azpian agertzen den. Ez despistatu argi gorriarekin, antena baten argi gorriaren isla besteri kez delako. Hemennola dauden, Astrobobetik hartutako irudian. Argazki hau beste kokagune batetik aterata dago. Ez konparatu biak errota erreferentzia bezala hartzeko Merkurio aurkitzeko. Posizio erlatiboa sarrera honen azken irudian duzue.
Hemen posizio erlatiboa, Spaceweatheretik hartutako grafikoan. Eta hemen datozen egunetakoa: uztailak 28 , uztailak 29, uztailak 30, uztailak 31 y abuztuak 1.