Lau planeta ilunabarrean | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Lau planeta ilunabarrean

Ilunabar hauetan lau planeta begi bistaz ikusteko aukera dugu. Tira, hiru, laugarrena, Merkurio, oso baxu dagoelako. Ilunabarrean mendebaldera begiratzen badugu, Artizarraren (Venus) argi distiratsua ikusiko dugu, erraz. Bere ezkerrera Saturno (urrutiena) eta Marte daude. Eskuinean, baina oso baxu, Merkurio. Saiatu gine atzo Merkurio ikusten, baina ez genuen lortu. Ea datozen egunetan zorte gehiago dugun.

Irudietan dituzue gaur gaueko posizioak. Bigarrena larunbatekoa da. Marte eta Saturno gero eta gertuago ikusiko ditugu. Aukera polita, beraz, berriro planeten mugimendua nabaritzeko.

Saiatuko gara datozen egunetan argazkiak ateratzen. Atzokoa badugu. Argitaratuko ditugu datozen egunetan

2010ko uztailaren 27, asteartea

2010ko uztailaren 31, larunbata

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



julio 2010
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031