Facebookek bidez, uztailaren 11kako eguzki eklipsearen bideo honen berri dugu, Argentinako Patagonian grabaturikoa, El Calafatetik. Pazifiko osoa zeharkatu ostean, eklipseak lurra ikutu zuen berriz Chilen, Patagonian amaitzeko eguzkia ipintzen zegoenean. Bikain ikusten da ondoko animazioan. 2 minutu eta 47 segundu besterik ez zuen iraun eklipseak, baina eguraldia lagun, grabatu ahal izan zuten. Informazio gutxi egileari buruz ferrerls bezala sinatzen du eta kanala du youtuben.