Urduritasuna azken unerarte, baina Sheliosekoek, gutxienez, ikusi zuten atzoko eguzki eklipsea. Euria dihar zuen goizean, baina eklipsearen unean ostarteak zabaldu eta eklipsea ikusi ahal izan zuten. Ondo joan zen zuzeneko erretransmizioa ere. Geu behintzat arazorik gabe konektatu ginen. Ez da apenas irudirik argitaratu. Datozen egunetan agertzen joango dira. Bada youtube, Sheliosekoen bideo bat. Ez da oso ondo ikusten.
Eguzki eklipse bat zer den ulertzeko, BBCko Wonders of the Solar System programaren bideo hau aurkitu dugu. Benarés-en (India) grabatutakoa da 2009ko uztailaren 22an. Benetan harrigarria eklipseetako iluntasun bitxi hori. Antzeman daiteke bideoan, baina ez baduzu inoiz bizi, bat ikusi arte ez duzu benetan jakingo zer den.
Ez dago, oraingoz Tatakotora joan zirenen albisterik. Ea herak ere zortea izan zuten.
Ezin bukatu fenomeno hau gertatzen ari zela jokatu zen Mundialeko finalari aipamen bat egin gabe. Zorionez, futbolak irabazi zuen. Hemen ondoan bloga duen Zulet maisuak, ondo laburtzen ditu gertaera biak gaurko marrazkian. Oso ondo laburtzen du astronomia eta futbol zaleak garenok atzokoan bizi izan genuen gaua.
EGUNERAKETA: Hemen dituzue Shelios taldearen lehenengo irudiak . Bat zoragarria, eklipsea eta Pascuako moiai famatuekin. Egilea: Juan Carlos Casado.