Hemen doa Hartz Handiaren time-lapsearen bertsio berria. VirtualDub dohaineko programarekin muntatuta 7 irudi segundokora. Musika Johann Sebastián Bach-ena da oraingoan ere, 2. Suite-ko Badinerie, BWV 1067.
151 irudik osatzen dute sekuentzia, 30 segundoko esposizioarekin guztiak. Zamorako Gallegos del Campo herriko Los Barreiros izeneko tokian. Sekuentzia osoa, denbora errealean, 2 ordu eta 45 minutukoa da.
Bigarren irudian kamera aurrean jarri zen katu bat ikus dezakezue. Ikusi al duzue? Lehen baino hobeto ikusten da time-lapsearen bertsio berrian. Katua 8. segundoan ageri da eta 15.-ean meteoroa.