Astronomia timelapse baten atzetik ari ginela, bi timelapse polit hauekin egin genuen topo. Pista gutxi egilearen inguruan. Spiegelc sinatzen du eta youtuben kanal propioa du. Hiru bideo bertan eta azalpen gutxi.
Bi bideo hauetan, hasi batzuk jartzen ditu kotoiaren gainean kasu batean eta lurraren gainean bestean. Egunak aurrera joan ahala, biziak eztanda egiten du bertan.
Astebukaera ona igaro.