EUMETSAT metereologia satelitearen animazio zoragarriak | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

EUMETSAT metereologia satelitearen animazio zoragarriak

Beste gauza baten bila ari ginela, azkeneko bi ordutako penintsularen animazioa erakusten duen web orri bat aurkitu dut. Sat24 du izena. Zoragarri ikusten da lainoen eboluzioa eta zer datorren gure inguruetara. Oso egokia astronomia irteerak mereziko duen edo ez aurreikusteko edota hondartzara joateko. Polita da, baita, nola iluntzen duen ikustea. Gauez zer gertatzen den ikusteko, infragorriko irudia ikusteko aukera dago. Hemen duzue penintsulako azken bi ordutako animazioa. Idazten ari garen momentuan hego haizea nagusi Euskal Herrian eta nahiko lainotuta. Irakurtzen dizutenean, animazioa aldatuta agertuko zaizue, animazioa aldatzen doalako eta beti delako azkeneko bi ordutakoa. Jatorrizko web orrian ikustea nahi baduzue, klikatu hemen.

Hemen gauza bera, baina Europa osorako.

Meteox.comekoen web orri bat da. Prezipitazioen aurreikuspen zerbitzu kuriosoa dute. Euskal Herria justu justuan agertzen da koadroan.

Sateliteko animazioetara bueltatuz, hemen duzue Kanariar irletakoa. Erresoluzio baxuan, zoritxarrez.

Eta hemen Hego Afrikakoa. Norbait harantz mundiala ikustera badoa, argi, negua da han eta.

Eta azken bitxikeria hemen azken bi ordutako tximistak erakusten dituzte.

Gure longitudetara dauden herrialdeak agertzen dira soilik, EUMETSAT satelite europarrak jasotako irudiekin egindako animazioak direlako. Eta satelite hau, geosinkronikoa izatean, beti dago gure parean

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



julio 2010
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031