Gauza gutxi egongo dira munduan egiteko Lurra espaziotik ikustea bezain ikaragarria dena. Astronauta bati entzun nion behin ez dagoela irudirik hor goian egotean Lurrera begira egoterakoan sentitzen dena transmititzen duenik. Tira, espaziora joateko “pakete turistikoak” ateratzen diren bitartean, irudiekin konformatu behar.
Oso gomendagarria den Pasa la vida blogatik atera dugu lehena Jordi Guzmanek bertan dioen bezala: “Magnifica recopilación de imágenes realizadas por el comandante de la Expedición 15 a bordo de la ISS Fyodor Yurchikhin en el año 2007“. HDn eta pantaila osora ikusten baduzue, hobe.
Fogonazosen ikusi dugu bigarren bideoa. Nahiko berria da, Discoveryren azken pisioan grabatutakoa delako, apirila amaieran ISSaren orbita erdi erakusten du timelapse honetan. 45 bat minutu irauten duen zerbait, minutu eta erdian laburtuta. Hau ere, HDn eta pantaila osora hobe.