ISS eta Discovery, time-lapsen | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

ISS eta Discovery, time-lapsen

Nahiko mugitua aurrekoa astea. Lortu ahal zenuten ISS eta Discovery-ren igarotzeak ikustea? Discovery zapatuan lurreratu zen, egun bateko atzerapenarekin eguraldi txarra zela eta. Floridaren ordez, Californian azkenik. Anekdota hutsa badirudi ere, horrelakoetan 2 milioi dolar inguru gastatu behar dira gero transbordadorea Jumbo baten gainean Floridara eramaten.

Ez dakit inork ostiralerako iragarritako igarotze biak ikusterik izango zuen. Gure kasuan, bietan ikusi genuen ISS-a, baina baten ere ez Discovery. Lehenengo igarotzean ez zegoen nahiko ilun eta konplikatu egin zuen behaketa. Bigarrenean, berriz, baxuegi pasatzen zen Discovery eta aurrekoan baino distira gutxiagorekin. Ezinezkoa izan zen ikustea.

Azkeneko egun hauetan ordenadorearekin borrokatzen egon gara, time-lapseen kalitatea hobetu ahal izateko. Hurrengoak VirtualDub dohaineko programarekin daude muntatuta, konpresiorako Indeo Video 5.10 codec-a erabiliz. Youtube-tik Vimeo-ra joan gara, bigarren honek bideoak kalitate hobeagoarekin publikatzen dituela diotelako.

Time-lapse honetan aurreko irailaren 9-ko ISS eta Discovery-ren lehenengo igarotzea ikus dezakezue. 122 irudik osatzen dute sekuentzia, 3.2 segundo eta 800ISOra ateratakoak guztiak. Arraroa bada era, argazkietan 30 segundo eta 1600ISO-ra ateratakoetan baino zarata gehiago nabaritzen da. Canon 400D da kamera.

Ikusiko duzuena ulertu ahal izateko, kontutan eduki 3 segundoko argazkietan biak mugituta agertzen direla eta marra bat bezala ikusiko dituzuela. Puntualak izan ahal izateko, esposizioa askoz ere motzago aizan beharko zen, baina orduan ez ze paisaia argazkiak ikusiko. Baina tira, igarotzean olakoa izan zen ikusteko balio duela uste dugu. Sekuentziak horrelako behaketa bat nolakoa den islatu nahi izan dugu. Zain egon behar da beti. Discovery ez da horizontetik agertzen sekuentzian erdiraino edo. Ipinitako musikak iragarri egiten duela dirudi. Adi egon goian, eskerrean, Bilboko aeroportura doana bioi bat maniobrak egiten ikusten denean. Laster agertzen da, nahiko zentratuta, Discovery. Eta bere atzetik, nahiko gertu, ISS-a. Bat batean, kamera mugituz, beste aldetik biak nola sartzen ziren ikusteko aukera genuela konturatu ginen. Argazkiak ateratzen jarraitzen zuela, kamera tokiz aldatu genuen. Horregatik ikusiko ditizuen efektu arraro horiek. Vivaldi ipintzen dio musika, “Dixit Dominus di Praga RV 595” konkretuki. Formatu txikian, nahiko ondo ikusten da bideoa. Handiago ikustea nahi baduzue, hobe orriaren behe aldean, eskerrean dagoen botoiarekin deskargatzen baduzue. Hori baita ordenadorean dugun bideo originala.

Datozen egunetan aurretik argitaratutako time-lapseak jarriko ditugu hemen, kalitate hobeagorekin. Askeak zarete bideoak nahi duzuen bezala erabili ahal izateko. Hori bai. Horrelakoetan beti esaten dugun bezala, norbait “milionario” bihurtzen bai da gauza hauekin, eman, mesedez gure zatia 😉

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



septiembre 2009
MTWTFSS
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930