Los Ángeles-en bizi da Ross Ching. Eta Los Ángeles-en gidatzen du autoa. “Nolakoa izango zen Los Angeles trafikorik gabe?” pentsatu zuen behin. Eta egi bihurtu zuen.
Hobeto gozatzeko, ikusi vimeon, pantaila osora eta musikarekin. Radiohead-en musikak beti merezi du eta.
Ez pentsa Ross alde batetik bestera ibili da, pazientzia handiz, trafikorik gabeko uneen bila. Timelapse bat egiteko milaka argazki ateratzen dira. Eta, tratatuz, posible da nahi ez ditugun gauzak eliminatzea. Autoak, kasu honetan. Ikusi argazki bat, den bezalakoa eta tratatuta. Irudiak Ross Ching-en webetik hartu ditugu.
Nork egiten du horrelako zerbait hemen? Aste bukaera ona igaro.