Ane Garces Eneriz-ek idatzitakoa
Nere bidai koadernoari orrialde bat lapurtu eta fisikaren karnabalerako sarrera bihurtu dut. Zientzia alde batera utzi eta ekuazio eta fisikaren legeak apur batez gelditu nahirik mitolojian zeharreko bidai txiki bat egitea da nere asmoa.
Teknologiaren garaian antzinatetik astronomiaren gertuko lagun izan den mitolojiak interés guztia galtzen du. Teleskopio handiek HR5340 behatzen dute,
Arcturus, hartzaren zaindaria dela gogoratu gabe, edo astronomoek HR1713-ren espektroa analisatzen dute
Rigel,
Orion erraldoiaren ezkerreko hanka dela pentsatu gabe. Baina mitolojia izan da kulturaren garraiobide garrantzitsu bat eta hortaz homenaldi txiki bat egin nahi nioke post honekin.
Brasil, 2010eko maiatza
Afrikar diasporak lurralde honetan izandako ekarpen kulturala ikaragarria izan da, eta argi islatzen da eguneroko bizitzan. Haren adibide garbiak dira horren goxoa den “feijoada”, edo bapatean edozein eskinatan sortzen diren samba doinuak.
Gauza hauen artean Candomble izeneko erlijio afro-brasildarra daukagu, hemen jarraitzaile ugari dituena. Erlijio honek Afrikatik iritsitako abade esklabuen jakituria eta sinismenetan dauka bere jatorria. Candomble erlijio animista bat da, eta orixa izeneko pertsonaien gurtzean oinarritzen da. Orixa bakoitza naturaren indar desberdinekin erlazionatuta dago. Historia mitolojiko eta erritual desberdinak sortzen dira orixa bakoitzaren inguruan. Orixa hauen artean Iemanja izeneko bat goraipatu nahi nuke. Iemanjarekin erlazionatutako historia batzuk fenómeno astronomikoekin lotzen dute, besteak beste izarrak bere sabeletik jaio ziren.
Herrialde honek oparitzen dizkigun gau epel eta majiko hauetako batean, eta hego hemisferioko zeru ikaragarri honen pean, norbaitek Iemanjari buruzko historio zoragarri bat azaldu nahi izan zidan. Iemanjak nola salbatu zuen Orum, eguzkiarekin erlazionatutako orixa, heriotzetik hain zuzen ere.
Orum oso nekatuta zegoen, Mundua sortu zenetik Lurra argitzen egon baizen gau eta egun, ez zuen inoiz lo egin. Itzaltzeko zorian zegoen, Lurrean bizi ziren gizakiak erreta hiltzeko zorian zeuden bitartean. Bere disdira amaigabearekin Orumek Lurra zigortzen zuen egunez egun.
Orixa guztiak oso kezkatuta zeuden, hortaz konponbide baten bila bildu ziren, eta Iemanja izan zen konponbide hori aurkitu zuena. Bere gonazpian zenbait eguzki izpi zeuzkan gordeta, Lurraren gainean islatu eta eguzkiari atseden hartzeko agindu zion. Islatutako izpiek astro berri bat sortu zuten, Oxum , ilargia. Eguzkiak atseden hartzen zuen artean, Oxumek bere argi hotzarekin Lurra hoztuko zuen, eta gizakiak ez ziren kixkalita hilko.
Era honetan Iemanjari esker, eguzkiak gauez atseden hartzen du indarrak berreskuratzeko, bere sabeletik jaiotako izarrek bere loa zaintzen duten bitartean.
Gaur ilargia erdi betea dago, hortaz zoragarri dagoen Oxumi begira nago, eta gaua hare majikoago bihurtzen da.
Historioa azaldu ondoren eta egunak eta gauak sortzen dituena Lurra bere ardatzaren inguruan biraka dela gogoratzen hasi baino lehen, Orumen babespean uzten zaituztet eguna hasteko zaudetenoi eta Oxumen begiradapean eguna bukatzear zaudetenoi.
Hurrengo karnabalaren ediziora arte agurtzen naiz.
Ane Garcesek idatzitako sarrera honek,
Fisikaren Karnabalaren VII. edizioan parte hartzen du. Blog honetan da Karnabala hile honetan. Astelehenean argitaratuko dugu hemen parte hartu duten artikuluen laburpena.