Compostelako abduzituak, making off-a | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Compostelako abduzituak, making off-a

Gogoan izango duzue Abduzituak Compostelan sarrerako bideoa. Bideo hura, Compostelako CorreoTVko Fu e fa humorezko programaren pieza bat da. Bideoak zenbait bertsio desberdin ditu youtuben eta milaka aldiz ikusi dira guztiak. Hemen berriz bideoa, gaztelaniazko azpitituluekin oraingoan.

Ez zuten espero istorioak hain arrakasta handia izatea. Medio ugaritik jarri dira kontaktuan herekin. Zoritxarrez, gehienak friki berri baten bila ari ziren eta, humorezko bideo bat dela jakin dutenean, interes guztia galdu dute. No comment!!

Hemen zintzilikatzen dugu Fu e fa programaren bideo berri bat non istorioa nola sortu zen azaltzen den. Gauzak nola joan diren eta Compostelako abduzituen lehendakariaren etorkizunari buruz baita.

Por tzierto, Asociación de Abducidos de Compostelaren Facebookeko orrian norbaitek kamisetak ateratzeko diseinu bat egin dezala proposatu dugu. Lema, nola ez: “Porque Stephen Hawking sabe moito de buracos negros, pero de aliens non ten nin puta idea”. Diseinuan Hawking eta alienigena bat agertzea ondo egongo litzateke. Zuen diseinuen zain gelditzen gara!

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



mayo 2010
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31