Lehenengo frogaren ostean, bigarren time lapsea, zertxobait dezenteagoa oraingoan eta musikarekin. 151 argazkiz osaturiko sekuentzia da, aurrekoan bezala, 30 segundokoak guztiak eta era automatikoan eta jarraian ateratakoak. Filma Windows Movie Makerrekin sortu dugu, argazki batetik hurrengora 0.15 segundo utzita.
Tokiak Los Barreiros izena du eta Zamorako Gallegos del Campo herrian dago, Zamora gehiena bezala, benetan zoragarria zeruaz gozatzeko. Kamera herriko azkeneko faroletik 100 m-tara besterik ez dago. Kamera bakarrik utzi genuen lanean eta noizean behin bateria agorturik zegoen edo ez ikustera gerturatzen ginen. Antza denez, katu bat ibili zen handik tartean eta argazki batean gutxienez, mamu bat bezala grabatuta gelditzen da. Ea nor den ikusteko gai!
Pasa den abuztuaren 29ko ilgorak argitzen ditu bazterrak. Goragotik sekuentziaren hasieran, gaueko 11ak aldean eta sartzetik gertu azkeneko irudietan ordu-batak eta erdi pasatxo. Horregatik jaisten da argitasuna. Begiratu nola mugitzen diren itzalak. Sekuentziak gau hartako 2 ordu eta 45 minutu hartzen ditu.