Astronomia liburuak, asko dira merkatuan. Gero eta gehiago. Denerik dago. Baina gaur aurkertera gatozen hau, berezia da. Oso. Jose Luis Comellas-en liburuez gain ez dago, gaztelaniaz, honen parekorik. Edo ez dugu ezagutzen behintzat. Begiz obserbatzenduen behatzailearentzat idatzia dagoelako. Oso zehatza da eta instrumentu desberdinekin ikusteko idatzitakoa. Argentinan editatua dago eta egileak Rodolfo Ferraiuolo eta Enzo De Bernardini argentinarrak dira. Herek hitzaurrekoan azaltzen duten bezala, 2007an atal bat idazten hasi ziren Sur Astronómico-n begiz obserbatzen duten behatzaileei zuzanduta. 16 kapitulu ondoren, liburu bihurtu dute sekziorako idatzitakoa. Hor duzuena, zabalduta eta gehiazo azalduta da liburuan agertzen dena, atal extra batekin, 17.ena. Adi ipar hemisferioko behatzailea bazara. Alderantziz hartu behar dituzu mapa horrek. Baina zoragarriak dira. Hemen adibide bat.
Bigarren edizioaren bidean da liburua eta web orrian bitartez eskuratu ahal duzue. Merkea da liburua (10 euros, 14 $ USA edo 52$ argentinar) eta, bidaltze gastuak liburua baino garastiagoak diren arren, merkea da hala ere. Zergatik erosi liburua web-ean aurkitzen badugu. Liburuan azalpenak osatutzen dtuztelako eta horrela guztia batera dugulako, orri mordoa inprimatzen ibili gabe.
Zergatik gustatzen zaigu liburua? Bikain aztertzen dituztelako objektu guztiak, tresna desberdinekin prismatikoak, teleskopio txikiak eta teleskopio handiak. Aurretik egin duten lana ere izugarria da, objektu bakoitza nork ikusi zuen lehenengoz kontatzen digutelako, bere datu astrofisikoekin batera. Argazki historikoak, glosarioa, objektuak aurkitzeko mapak dauzka. Irudian liburuaren orri batzuk.
Zer da liburutik gehien gustatu zaiguna? Ba ezagutzen ez genituen objektu eta katalogoaen berri izan dugulako. Eta ez objektu hauek ikusteko sailak izateagatik. hauetako asko prismatikoekin ere ikusi ditzakegu. Czernik29, Ferr 3, Ru 24, Mel 71, PK 231+4.1 dira, besteak Puppis-en ikusteko proposatutako objektu batzuk, betiko klasikoekin batera, nola ez. Beste adibide bat, bereziki gustatu zaiguna, Corvus konstelazioaren inguruan: Stargate eta Marrazoa. Oso asterismo interesgarriak behaketa publikoetan erakusteko, jendea gauza deigarrien bila gerturatzen delako halakotan.
17 atal hauetan zeruaren zati batzuk besterik ez dira agertzen. Hau berdina zeru osoarekin egin ahal izateko, urteak behar direlako. Baina ziur gaude ez direla honekin konformatuko eta, datozen urtetan, atal berriak argitaratzen jarraituko dutela. Irrikatzen zai gelditzen gara.
Laburtuz, Exótico Cielo Profundo astronomia zaletu guztiek eduki beharko zuten liburu bat da.