Operación Luna - euskaraz | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Operación Luna – euskaraz

Atzerapen apur batekin dator hau, baina blog hau sortzeke zegoen lehenengo ilargiratzearen 40. urteurrena ospatu zenean.

Joan ginelako, noski, kontrako hipotesia oso zabaldua egon arren. Ez gara puntu honetan gehiegi geratuko. Horrekiko informazio gehiago nahi izanez gero, lagun baten blogean duzue azalpen gehiago Ciencia en el XXI. Hemen baita Farsa lunar. Liburu batean ere irakurri dezakezue orain, hemen «

Zergatik dakigu Ilargian izan zirela? Arrazoi mordo bategatik. Hauek dira garrantzitsuenak:

Guda otzaren garaia zen eta Ilargira joaten lehenak izatea errusiar eta estatubatuarren lehia. Espiak alde guztietatik ibiltzen ziren orduan eta ezinezkoa da horrelako gezur batek asko irautea.

Apollo ontziek – askok ez dakite, baina 11tik 17ra, 13. kale egin zuen, 6 misio heldu ziren Ilargira- ia 500 kilo harri ekarri zituzten handik, ehundaka zientzialarik aztertu dituztenak. Eta zientzialari horiek ez dira inozoak. Meteorito bat jasotzen dugunean, bere osagarriak aztertuz, badakigu bere jatorria zein den. Martetik etorritako meteoritoak ditugu. Baita Ilargitik etorritakoak ere.

Irratizale batzuk astronauten eta NASAkoen arteko komunikazioak jasotzeko gai izan ziren. España toki pribilegiatua zen horretarako, komunikazioak jasotzeko hiru zentroetako bat Fresnedillasen bait zegoen. Irratizaleek, noski, Ilargira zuzentzen zituzten heren antenak. Nora ba bestela?

Antza denez Sabadelleko Astronomia elkarteko zale batzuk Ilargiaren inguruan Armstrong eta Aldrinen zain geratu zen Collins-en modulua ikusi zuten teleskopiotik. Horrela izango dela suposatzen dugu, aparatuaren tamaina eta distantzia kontutan hartuz oso magnitude ahula eduki arren.

Astronautek islatzaile batzuk utzi zituzten Ilargian eta, gaur egun ere, hemendik bidalitako izpi laserrak islatzen dituzte, Discovery Chaneleko “Cazadores de mitos”ekoek orain dela gutxi konprobatu zuten bezala.

Argazkiak onegiak dira. Duten kalitatea NASAko zientzialarientzat ere harrigarria izango zen. Faltsuak balira, “kutreagoak” izango ziren, hortik zehar ikusten diren plater hegalarienak bezalakoak.

Bizimodu bezala historia hauek zabaltzea dutenek ere, Iker Jimenez, Javier Sierra eta J.J. Benítez Ilargian egon ginela diote.

Goazen harira behingoz. Televisión Españolak, Jesús Hermidaren ilargiratzearen 40. urteurrenaren programa bereziaren ostean –honekin hirugarren aldia behintzat bada- Arte kanal frantziarraren “Operación Luna” -“Opèration Lune” jatorrizko bertsioan, “Dark side of the Moon” ingelesezkoan- bota zigun. Dokumental honekin kokoteraino nago. Legez kanpo utzi beharko zuten ETX-70 teleskopioarekin batera. Gabonetan oraindik hemen bagaude, hitz egingo dugu agian honetaz.

Dokumentak hau 2004ko apirilaren 1ean bota zuten Frantzian lehenengoz, heren inuzente egunean. Españan, ideia berbera jarraituz, abenduaren 28 batean. ETBk ere jarri du, eta ziurrenez beste kanal autonomikoetan baita.

Dokumentala broma bat besterik ez da. Gustu txarrekoa, nire ustez. Henry Kissinger eta Buzz Aldrin-en pareko pertsonaien konplizitateaz, ilargiratzea Stanley Kubrickek estudioetan grabaturiko muntai bat besterik ez zela izan kontatzen da.

Zergatik gorrotatzen dut dokumental hau? Ilargiratzeen gezurraren gaia ateratzen denean, beti norbaitek berak guztia Kubrick-ek estudio batean grabatu zuela entzun duela esaten duelako. “Operación Luna”k hipotesi hori defendatzen du, bukaeran guztia broma bat izan dela argitu arte. Baina telebista zatika ikusten dugu eta jende gutxi heltzen da amaiera hori ikustera. Eta Kubrick-en historia hau olatu bat bezala zabaltzen doa.

Orain dela bi ikasturte, Fisikako klase batean, ia urtero bezala, ilargiratzearen gezurraren gaia atera zen. Horrelako batean, neska batek berak Kubrick-ek grabatu zuela guztia entzun duela esaten du.

Ederki nekien neuk non “entzun” zuen neskak hori. Nire Astronomia klase batean, bi urte lehenago. Urtero jartzen nuen dokumentala eta ikasle guztiek bukaerararte ikusten zuten, noski. Bada ez bada, guztia broma bat zela azpimarratzen nien neuk gero. Alferrik, ikusten den bezala.

Harritzen gaituenarekin gelditzen gara. “Operación Luna” gehiagorik ez, mesedez. Ez deigun faltsukeriarik zabaldu, gure asmoa bestelakoa izan arren. Helburua ona da, baina emaitzak ezin okerragoak.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



agosto 2009
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31