Iragarki eder bat | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Iragarki eder bat

Bizimodua benetan gogorra da Lurreko ingurune batzuetan. Horrelako baten berri duguPixel y Dixel-i esker. Inuvik da, Zirkulu Polar Artiarraren barnean dagoen Kanada iparreko herri txiki bat. Iparreko Ushuaia dela esan dezakegu. Badago nor Usuhaia-Inuvik ibilbidea bizikletan egin duen. Googlemaps-en duzue kokatuta Inuvik, A baten bidez.

Beste mapa honetan ikusten da nola dagoen Inuvik, 200 km-tik besterik ez bada ere, Zirkulu polar artiarraren barnean.

Klima benetan gogorra hangoa -tenperatura -50ºC jaisten da neguan- baina, hori gutxi balitz, zirkulu polarraren barnean dagonez, neguan ez du hilabete batez eguzkia ateratzen. Hilabete bateko gaua dute. Udan, berriz, ez dago gaurik. Gauerdiko eguzkia dute eta hau, hilabete batez, ez da sartzen. Hitz egingo dugu guzti honetan egunen batean.

Zumos Tropicana-koek, iragarki eder bat grabatu zuten bertan neguan. Heliozko globo batean argi foku bat sartuz, eguzki artifizial bat egin zuten. Hemen da, azkenik, bideoa. Hunkigarria benetan.


Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



marzo 2010
MTWTFSS
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031