ATV-4 Einstein eta ISS, 2013 ekainaren 15 | Egilea: Dani Caxete
Erronka bat planteatu genuen aurrekoan: AVT-4-aren ISSrainoko bidaia jarraitu. Dani Caxetek beti hartzen ditu erronka hauek eta hemen da emaitza.
Aurreko larunbatean heltzen ATV-4 ISSra. Ostiralean izan genituen zenbait aukera gerturaketa hori ikusteko. 22:50 aldera ikusi genuen ISSa erraz, baina ez ATV-4-a, nahiko ilun ez zegoelako (mag 3.5). 00:30 aldera berriz pasa behar ziren baina lainotu egin zen, zoritxarrez.
Adi zegoen, nola ez, Dani Caxete. Hemen aurreko irudi bera, marrarik gabe. Ondo kontatzen du istoria Danik bere blogean: la ATV-4 a la caza de la ISS
ATV-4 Einstein eta ISS, ekainaren 14tik 15 erako gauean | Egilea: Dani Caxete
Beste zerbait ikusten da argazkian: marra zuzen bat ATV-4aren eskuinean. Dani berak beste argazki hau aurkitu du, M. Langbroek Leidenetik (Holanda) ateratakoa. Cosmos 1315a zen.
ATV-4 Einstein eta ISS, ekainaren 14tik 15 erako gauean | Egilea: M. Langbroek
Ralf Vandeberghek ATV-4ari zenbait egun lehenago argazki hauek atera zizkion. Beherago zebilen eta, beraz, handiagoz ikusten zen. Eta hau lortu zuen:
ATV-4 Einstein , 2013ko ekainaren 8an| Egilea: Ralf Vandebergh
Bala bat rekamaran gordetzen zuen, oraindik, Dani Caxetek. ISSaren ilargi igarotze bat ikusteko aukera zuen, 15ean. Zoritxarrez ATV-4-a akoplatuta zegoen ordurako. Hemen horren kronika: La ISS y ATV-4 ya acopladas