Iridium sateliteen distira bikoitza Orionen | Egilea: Jesus&Pepa
* Ez badakizu Iridium sateliteen distirak aurresaten,bihar azalduko dugu nola
Pepa eta Jesús, Tiempo de estrellas, afizio handiko astronomia zale bikotea da. Eta afizio horrek saria izan du. Bere etxetik 15 kmtara joan ziren otsaila erdialdera -8 magnitudeko Iridium satelite baten distira izugarria ikustera. 1 minutuko espozizioa zuen argazkiak, jarraipena plantxeta ekuatorialakin eginez. Distira gertatu baino 9 segundu aurretik, beste bat ikusi zuten, zonalde berdinean, argazkian ere agertuz
Zer gertatu zen? Iridium 7aren distiraren zai zeuden (eskuinekoa irudian) baina Iridium 51a agertu zen aurretik. 2012ko uztailetik Iridium 51k, Iridium 7aren lana osatzen du. Adi,beraz, Iridium 7aren distirei, saria izan al du eta.
Informazio gehiago Pepa eta Jesusen blogean: Doble destello de Iridium en Orión
Iridium sateliteendistira bikoitza Orionen,handituta | Egilea: Jesus&Pepa