Harrituta geratu gara hau ikusi dugunean. Guztia ikusia duzula uste duzunean, heltzen da bateren bat eta harrituta uzten zaitu. Ikusi Marteren animazioa hau. Ez dirudi, baina marraztuta dago.
Frédéric Burgeot du izena artista honek eta, 2009ko abendua eta 2010eko otsaila artean egindako 12 marrazkietan oinarriturik, planeta gorriaren planisferio hau egin zuen.
Hau hartu eta bere laguna den Pascal Chauvet-ek ikusi duzuen animazioa egin du. Behaketan 16″ (40 cm)-ko dobson teleskopioa erabili du, 350-ko handipea eta binokolarrekin.
Bere beste lan batzuk ASOD-en dauzkazue, APODaren estilokoa, baina marrazkiekin. hemen beste adibide bat, ilargiko Moretus kraterra.
Jupiterren animazio bat ere badu. Ez da Marteren animazioaren ondoan hain ona. Baina ziur gaude berriz ere Jupiter ikusten hasten denean hobetuko duela.