C/2011 L4 Panstarrs Usuahian, 2013 otsailaren 27an. Egilea: Victor Bibé
Victor Bibé argentinarrak argazki ederrak argitaratu berri ditu C/2011 L4 Panstarrs kometa paisai eder batean. Kometa hau datorren astebukaera aldera izango dugu ikusgai. Aukera paregabea argazki ederrak ateratzeko geuk ere.
2.6 magnitudean dago, iturri batzuren arabera, kometa, begibistaz ikusteko moduan, beraz.
Enzo De Bernardinik beste argazki hau atera zuen otsailaren 25ean. 80 mmko errefraktorea tripode gainean. Segundo erdiko 20 irudi dira Canon 60D kamerarekin eta PixInsight prosezatzeko.
Ederra, baita Cristian Mateuren beste argazki hau. C/2011 L4 kometa kamera konpakta tripode gainean. Nabaria da ez direla ekipo izugarriak behar argazki onak ateratzeko. Segundo bateko 12 argazki batu ditu. Astroafición-en ikusitakoa.
Amaitzeko, hemen dituzue Victor Bibéren argazki gehiago. Bilduma osoa ikusteko: http://www.facebook.com/CazadorDeEstrellasVB
C/2011 L4 Panstarrs kometa Usuahiatik, 2013ko otsailaren 27an. Egilea: Victor Bibé
C/2011 L4 Panstarrs kometa Usuahiatik, 2013ko otsailaren 27an. Egilea: Victor Bibé
C/2011 L4 Panstarrs kometa Usuahiatik, 2013ko otsailaren 27an. Egilea: Victor Bibé