Hau izan da guztia. Lau urtez itsasontzi hau aurrera eramaten saiatu naiz. Bederatziehungarren (900., bai) sarrera da hau. Irakurlerik, apenas. 20 inguru sarrera bakoitzeko. Komentarioak, ia bat ere ez. Bueno, bai, noizean behin agertzen den “sinpatiko” tipikoa zerbait gaizki idatzita zegoela salatzeko. Hizkuntza aldetik, noski.
Barkameta eskatzea nai dizuet. Gaztelaniaz idatzi ditut sarrerak El Navegante blogerako.Eta denbora laburra izan dut beti euskaratzeko. Zenbait akatsekin joango ziren testuak. Sentitzen dut horrela izan bada.
Euskeraz idatzitako zientziarentzat ez dago tokirik sarean. Edo, neuk behintzat, ez dut aurkitzen jakin. Aipamen edo errekonozimendu bat bera ere ez dut izan. Inon eta inoiz
Ez da hau, kasualitatez, euskararen egunean argitaratzen. Sinbolikoa da, noski. Ahalegindu naiz zientziaren inguruko blog bat euskaraz aurrera eramaten. El Correo bezalako komunikabide batean gainera. Ez dut lortu. Pena bat.