>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

ATV-4 Einstein, ISSra heltzear zegoela

ATV-4 Einstein eta ISS,  2013 ekainaren 15 | Egilea: Dani Caxete

Erronka bat planteatu genuen aurrekoan: AVT-4-aren ISSrainoko bidaia jarraitu. Dani Caxetek beti hartzen ditu erronka hauek eta hemen da emaitza.

Aurreko larunbatean heltzen ATV-4 ISSra. Ostiralean izan genituen zenbait aukera gerturaketa hori ikusteko.  22:50 aldera ikusi genuen ISSa erraz, baina ez ATV-4-a, nahiko ilun ez zegoelako (mag 3.5). 00:30 aldera berriz pasa behar ziren baina lainotu egin zen, zoritxarrez.

Adi zegoen, nola ez, Dani Caxete. Hemen aurreko irudi bera, marrarik gabe. Ondo kontatzen du istoria Danik bere blogean: la ATV-4 a la caza de la ISS

ATV-4 Einstein eta ISS, ekainaren 14tik 15 erako gauean | Egilea: Dani Caxete

Beste zerbait ikusten da argazkian: marra zuzen bat ATV-4aren eskuinean. Dani berak beste argazki hau aurkitu du, M. Langbroek Leidenetik (Holanda) ateratakoa. Cosmos 1315a zen

ATV-4 Einstein eta ISS, ekainaren 14tik 15 erako gauean | Egilea: M. Langbroek

Ralf Vandeberghek  ATV-4ari zenbait egun lehenago  argazki hauek atera zizkion. Beherago zebilen eta, beraz, handiagoz ikusten zen. Eta hau lortu zuen:

ATV-4 Einstein , 2013ko ekainaren 8an| Egilea: Ralf Vandebergh

Bala  bat rekamaran gordetzen zuen, oraindik, Dani Caxetek. ISSaren ilargi igarotze bat ikusteko aukera zuen, 15ean. Zoritxarrez ATV-4-a akoplatuta zegoen ordurako. Hemen horren kronika: La ISS y ATV-4 ya acopladas

ISSa ekainaren 15tik 16rako gauean | Egilea: Dani Caxete

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



junio 2013
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930