2009an ospatu zen Astronomiaren urtearen proiektu arrakastatsuenetariko bat urte horretako martxoaren 26an burututako Lurraren erradioaren neurketa izan zen. Pere Closasen eskutik, neurketa hartan parte hartu genuen guztiok oroitzapen ezin hobea gordetzen dugu.
Urte berean Argentinan Proyecto Eratóstenes deiturikoa martxan jarri zen, Departamento de Física de la Facultad de Ciencias Exactas y Naturales de la Universidad de Buenos Aires (Argentina), Laboratorio Pie-rre Auger, Universidad Tecnológica Nacional, Regional Mendoza (Argentina) eta Asociación Física Argentinak bultzatuta.
Aurrera jarraitu du Proyecto Eratóstenes proiektuak urte hauetan eta joan zen urtean, estatu mailako bi ikastetxek parte hartu genuen neurketan. Úbeda-ko (Jaén) Colegio Salesiano Santo Domingo Savio, eta Bergarako Aranzadi Ikastola.
Esperientzia aberasgarria izan zen ikasleentzat, itsasoaren beste aldeko ikaslerekin elkarlanean egin genuelako neurketa. Partside guztien neurketaz gain, binaka egiteko aukera ematen dutelako, Hegoamerikako ikastetxeekin kontaktu zuzenean.
Izena emateko epea abuztuaren 20rarte da. Neurketak , berriz, irailaren 14tik 24ra izango dira.
Hemen iazko partaide batzuk, argazkietan.
Aranzadi Ikastola | Bergara (Gipuzkoa)
Colegio Salesiano Santo Domingo Savio | Úbeda (Jaén)
Instituto Fray Mamerto | Buenos Aires, Argentina
Santa Eufemia | Cordoba, Argentina