Ziur batek baino gehiagok inoiz ikusi duela, zer den jakin gabe. Ilunabarrean ikustea da ohikoa, egunsentian ere berdin berdin agertu arren. Eguzkiaren kontrako aldean ikusten den zonalde iluna da. Ekialdera eguzki sarreren eta mendabaldera sorreran. Zonalde hori horizonte inguruan egoten de eta beste banda larrosa izaten du gainetik. Hori da Artizarraren gerrikoa.
Ez dugu Artizarra bere izena daraman gerriko honetan inoiz ikusiko. Merkurio da Juan Carlos Casadoren argazkian agertzen dena, baina antzeko mugimendua egiten du Artizarrak. Hori dela eta, eguzki sarreran edo sorreran ezin da inoiz kontrako horizontean aurkitu.
Merkurio mendebaldean | Egilea: Juan Carlos Casado
Dena den, bereziagoa da banda iluna Artizarraren gerriko bera baino. Lurraren itzala delako!! Phil Plait (BadAstronomy)ren marrazki honekin ulertuko duzue hobeto.
Lurraren itzala, eguzki sarreran| Egilea: Phil Plait
Itzal hori, logikoa den bezala, igotzen doa gaua datorren heinean. Jeff Sullivanen timelapse honetan oso ondo ikusten da.
Mono Lake Sunset Full Moon Rise January 2013 (HD) from Jeff Sullivan on Vimeo.
Sarrera honen ideia tiempo.com en bideo hau ikustean etorri zait. Baina bi kale daude bertan. Zeintzuk?