Sovietarrak Ilargian: Lunokhod dokumentala ikusi bazenuten, Chernobyl agertu zela bertan gogoratuko duzue. Sobietarrak Alexander L. Kemurdzhian, Lunokhod ontzien ingenieroarengana jo zuten Chernobyleko garbiketa lanetan lagunduko zuen robot baten bila. Ilargian egindako lanetik ateratako diseñuak izan ziren abiapuntu.
Urte batzuk ditu dokumental honek. Latza izan zen Chernobylen gertatutakoa. Froga bat egiten ari zirela gertatu zen akzidentea eta beldurgarria izan zen likidadore deiturikoen lana.