Kortakogain, Oñati (Gipuzkoa), 2013ko martxoaren 20an | Kreditua: Manu Arregi Biziola
Hamar egun ziren kometa periheliotik pasa zenetik eta ikusi izan al genuen, azkenik, momentuko kometa. Ez zen lan erraza izan, kometak distira galtzeaz gain, laino arinen artean zegoe. Baina hor da, goiko argazkian.
19:30 aldera heldu ginen behatokira, nere seme nagusiena eta neu. Oso argi zegoen zerua oraindik. Alferrik ikusten saiatzea. Ordu bete beranduago ikusi genuen, prismatikoz. Kostata, lainoek traba egiten zutelako. Errazagoa izan zen argazkia ateratzea. Eta ezinezkoa begibistaz arrapatzea. Pena bat zerua egun batzuk lehenago zabaldu ez izana.
Merezi du kometa ikusten saiatzea? Zalantzarik gabe, bai. Ez da oso ikusgarria baina, ilunabarreab zerua garbi harrapatzen baduzue. Ikusten saiatu, prismatikoekin oso polita da eta.