Cima de Gaislachkogel (Austria), 2013ko 1martxoaren 15ean | Kreditoa: Christoph Malin
Aste betez eguraldi onaren zai egon ondoren, Christoph Malin, Wolfgang Kausch eta Michael Winklerrek kometa ikusi ahal izateko mendi gailur batera igotzea erabaki zuten. 3000 mko Gaislachkogel gaina izan zen aukeratu eta harantz abiatu ziren martxoaren 15ean. -20 º C eta 40 km/hko aize boladekin, ez zen giro han goian. Baina sari ezin hobea jaso zuten truke: kometaren ikuspegi zoragarria eta astronomia gau eder bat. Han izan ziren goizeko 1-arte. Non egon ziren bukaeran jartzen ditugun argazkietan ikusi al duzue. Hemen kometaren bideo zoragarria. Sarrera luze xamar baten osteaz, 0:44 segunduan hasten da.
PanSTARRS Expedition – March 15th, 2013, Oetztal – Austria from Christoph Malin on Vimeo.
Bad Astronomyn ikusi dugu.