C/2011 L4 PanStarrs, 2013ko martxoaren 11n, Pico de las Nieves, Gran Canaria (España) | Kreditoa: Francisco A. Rodriguez
C/2011 L4 PanStarrs kometa 0 magnitudean dago momentu honetan, uste baino distiratsuagoa. Periheliotik pasa berri da kometa eta horrek esan nahi du, sorpresa ezean, distira galtzen joango dela, apurka, apurka. Ea datozen egunetan izango dugun eguraldi txarrak astebukaera aldera tartetxo bat uzten duen kometa ikusi ahal izateko.
Hemen Seiichi Yoshidak argitaratu duen distiraren azken grafikoa.