Osorio, Rio Grande do Sul, (Brazil), 2013ko martxoaren 7an | Kreditoa: Fabio Dornelles
Heldu da gure momentua. Atzotik bistan da C/2011 L4 PanStarrs kometa. .A Coruñako Agrupación Íoko Oscar Blancok bideo hau argitaratu du kometa nola ikusiko dugun azaltzen duena. Galiziarako da, baina Euskal Herrirako ere balio du. Ia ilun dagoenean kometak izango duen posizioa adierazten digu. Baina kometa ikusteko, bilaketa aurretik hastea komeni da, iluntzen hasi bezain laster.