Blue Marble (Kanika urdina) Lurraren argazki famatua da, Apollo 17ko tripulazioak 1972ko abenduaren 7an Lurretik 45.000 kilometrotara ateratakoa. 2012an NASAk izen hori aukeratu zuen Lur osoa, lainorik gabe, inoiz argitaratu den erresoluzio honenarekin kaleratzeko.
Google mapsen interfaza erabiliz, gaueko bertsio bat argitaratu berri dute, munduan zehar dagoen argi kutsadura ikusteko. Leku ona da zurea zerua behatzeko?