Behin baino gehiagotan esan dugun bezala, izugarria izan behar du Lurra ISStik ikustea. Hemen hori erakusten duten zenbait irudi.
Inoiz ilargi beteko gau batean hirietako argietatik urrun egon bazarete, konturatuko zinaten nola argitzen duen paisaia gure ilargiak islatzen duen eguzki argiak. Hori da Suomi NPP sateliteak ateratako argazki hauek erakusten dutena. Persiar golfoa 2012ko urrian, ilargi fase desberdinetan.
Ilberria
Ilgora
Ilargi ia betea
Ilbetea
Argazkiak erresoluzio handiagoan ikustea nahi izanez gero: Earth Observatory
Ikusgarria Vesubio sumendia ISStik aterata.
Amaitzeko ilargia irtetzen ISStik, mundu osoko miradore ederrena lehenengo planoan: Cupola.